Sozietate berria aurkeztu da Donostiako Udalean


Atzo, alkateari bisita egin zion Ferreirós, Aguirrebengoa eta Arcelus jaunek osatutako «Ciclista Foot–Ball Club»eko batzorde batek, eta jakinarazi zion elkartea eratu zela, Club Ciclistak eta Sociedad de Foot–Ballek bat egin ondoren, eta azken igandeko bileran hartutako erabakiak, Atochako belodromoan erreformak egiteari buruzkoak.

Gobernazioko Udal Batzordea bildu zen atzo udaletxean, eta bere eskumeneko hainbat gai bideratu ziren.

Helburu berarekin bilduko da gaur Sustapen Batzordea.

El Pueblo Vasco, 1908ko abenduaren 15a.