Lagunartekoa
1909ko urtarrilak 3, 15.30
Ondarretako zelaia, Donostia

Ciclista Foot–Ball Club

6

Racing Club de Irún

0

Golegileak

1–0 Mariano Lacort
2–0 George McGuinness
3–0 George McGuinness
4–0 George McGuinness
5–0 George McGuinness
6–0 C. F. Simmons

Hamaikakoak

  • Bea
  • Lacort
  • Losada
  • McGuinness
  • Miguel Sena
  • Simmons
  • Zabala
  • Arocena
  • Rodríguez
Epailea
José Ortega

FOOT–BALL

ATZOKO MATCH–A


Ondarretako zelaian lagunarteko match-a jokatu zuten atzo arratsaldean Racing Club de Irúnek eta Club donostiarraren lehen taldeak.

Partidari hasiera emateko orduan, Ondarretako zelaian jendetza handia zegoen, eta argi dago gure hirian sport horrekiko zaletasuna izugarri handitzen ari dela.

Donostiako taldeak aldaketa batzuk jasan zituen, Elosegiren ordez Juanito Zabala jokatuz, mutiko bat, ia ume bat, atzo jokalari bikaina zela erakutsi zuena eta oraingo erakusten duen gog bizian sport-a praktikatzen jarraitzen badu, forward izugarria izatera iritsiko dela.

Erdilari gisa, Losada jaunak ere jokatu zuen lehen aldiz, borondate handiko jokalaria, borroka horietan sutsuago egotea besterik behar ez duena, oso postu dotorea betetzeko.

Irungo Racingen taldean, Arocena eta Rodríguez back ospetsuak ikusi genituen, jokalari bikainak, Sportingen jokatu duten guztietan justiziaz txalokatuak izan direnak.

Borroka hiru eta erdiak pasatxo zirenean hasi zen. Ortega jauna izan zen epailea, donostiako elkarteko (Sociedadeko) kidea, eta bere lan zaila inpartzialtasun eta asmamen handiz burutu zuen.

Hasiera–hasieratik ikusi zen team donostiarraren nagusitasuna, baina, hala ere, match-a oso lehiatua izan zen eta une oso interesgarriak izan ziren.

Racingi egokitu zitzaion sakea, baina laster gure klubeko aurrelariak baloi tzarraren jabe egin ziren, eta Irungo backek defentsa zorrotza eta ederra egin arren, Lacort Donostiako taldearen aldeko lehen goalean sartzeko moduan jarri zuten.

Jokoa berrabiarazita, Zabalak irteera ederra egin zuen, erdiratu egin eta Mac Guinneesek Donostiarentzat 2.a egin zuen.

Jokalari berak 3., 4. eta 5. goalak egiten ditu, Lacortek oso ondo erdiratutakoa laugarrena eta Miguel Senak bosgarrena; ondoren, atsedena izan zen.

Bigarren zatian, irundarrak hazi egin ziren, eta gure teamak atea etengabe bonbardatu arren, ausarki defendatzen jakin izan zuten.

Une batez baloi tzarra ez zen tarte txiki batetik irteten, irundarrak zein donostiarrak bikain ari ziren.

Racingeko atezainaren eta back-ek [atzelariek] defentsa heroikoa egin ondoren, Simmonsek Donostiako team-aren aldeko 6. goala egin zuen, horrela sei eta hutseko garaipena lortuz.

Donostiako taldea izugarri hobetu da jokatzen ikusi genuen azken alditik. Bere jokoa hotzagoa da, kalkulatuagoa, ingelesagoa hitz batean, eta jokalari guztiek ondo baino hobeto gordetzen dute beren postua. Aurrelarien lerroa bikaina da, eta atzerriko edozein klubek aurkez dezakeenarekin aldera daiteke.

Irungo taldea ere perfektuagoa da. Oso ondo ulertzen dute elkar eta elkar konbinatzen dakite.

Defentsa oso onak. Haien gainean izan zen atzo partidaren zama guztia, eta haien backei buruz aipatu duguna, batez ere Arozenari buruz, gutxi izango litzatzeke haien merezimenduari dagokionez.

Ikusleek txalo artean saritu zuten bi taldeen lana, eta oso pozik utzi zuten zelaia, match lehiakor eta interesgarri bat ikusi zutelako.

Datorren igandean, ziurrenik, Irunen jokatuko dute berriro bi teamek.

El Pueblo Vasco, 1909ko urtarillak 4.